Antxietaren azokarekin agurtu dute Zestoako Arkeologia Astea

Hilaren 15ean hasi zen Zestoako Udalak sustatutako Arkeologia Astea. Hitzaldiak eta azokak osatu dute egitaraua, eta horietara bertaratu direnek Amalda aitzuloari, Baioko aztarnategiari edota Antxieta arkeologia taldearen jardunari buruz gehiago jakiteko aukera izan dute. Antxietako kideek Arkeologia Astearen balorazio positiboa egin dute, eta pozik agertu dira antolatutako hitzaldiek zein azokak izan duten harrera ikusita. 

Antxieta Arkeologia Taldearen azokak itxi du gaur Zestoako Arkeologia Astea. Zestoako Udalak sustatuta, hilaren 15ean ekin zioten egitasmoari, eta antolatutako ekintzetara bertaratu direnek Amalda aitzuloari, Baioko aztarnategiari edota Antxieta arkeologia taldearen jardunari buruz gehiago jakiteko aukera izan dute. Gaur eguerdian arkeologia azoka egin dute Zestoako udaletxe azpian, eta adin guztietako herritarrak hurbildu dira han erakusgai jarritakoak ikustera. Gainera, Antxietako kideen azalpenak entzuteko aukera ere izan dute.

Antxietako kideek Arkeologia Astearen balorazio positiboa egin dute, eta pozik agertu dira antolatutako hitzaldiek zein azokak izan duten harrera ikusita. Eskualdeko ondare kulturala gizarteratzearen garrantzia azpimarratu dute, eta horretarako lanean jarraitzeko prestutasuna dutela adierazi.