Zestoako 1936-1945 arteko memoria historikoa ikertzeko azken saioa egingo dute azaroaren 30ean

Nerea Uranga 2022ko aza. 25a, 11:20
Zestoako memoria historia berreskuratzeko bidean, 1936ko gerra aurreko Zestoako Udalbatzari omenaldia egin zioten iazko irailean. (Argazkia: Andoni Elduaien)

Oroimenaren Bulegoa irekiko dute goiz eta arratsaldez, eta 19:00etan hitzaldia izango da Alondero kulturgunean.

Zestoako memoria historikoa berreskuratzeko, eta 1936-1959 urteen artean gertatutakoa aztertzeko, Zestoako Udalak eta Aranzadi zientzia elkarteak hitzarmena egin zuten agintaldiaren hasieran. Ikerketa hori martxan jarrita zutenean, pandemiaren ondorioz,hitzaldi bat eta Oroimenaren Bulegoaren egun bat bertan behera gelditu ziren. Orain, azterketa hori bukatzeko, azaroaren 30ean, hitzaldia egingo dute eta Oroimenaren Bulegoa zabalduko.

Datorren asteazkenean, herritarren testigantzak jasotzeko Oroimenaren Bulegoa irekiko dute udaletxeko beheko solairuan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Nahi duten herritar guztiek joan ahalko dute bulegora beren testigantza ematera, eta egun horretan bertaratu ezin dutenek 943-46 61 42 telefono zenbakira deitu dezake edota mezua idatzi memoria@aranzadi.eus helbide elektronikora.

Bulegoa zabalduko duten egun berean, azaroaren 30ean, Euskal nazionalismoaren aurreneko erresistentzia: Saseta defentsa sistema hitzaldia izango da, 19:00etan, Alondero kultur etxean. Hizlaria Karlos Almorza historialaria eta Aranzadiko kidea izango da.