Gaztaina jana egingo dute Arroabean datorren ostiralean

Mailo Oiarzabal 2022ko aza. 27a, 17:32
Gaztaina erreak. (Pixabay)

Frontoian izango da, 19:00etan hasita. Ezkaizto auzo elkarteak antolatu du.

Gaztaina erre jana antolatu du datorren ostiralerako, abenduaren 2rako, Arroabeko Ezkaizto auzo elkarteak.

Frontoian erre eta jango dituzte gaztainak. 19:00etan hasiko da gaztaina jana.