Zestoako Udalaren aurrekontu parte hartzaileen prozesuko bigarren bilera egingo dute ostegunean

Julene Frantzesena 2022ko aza. 29a, 09:00
Zestoako udaletxearen etxaurrea.

Herritarrek aurkeztutako proiektuen aukeraketarako irizpideak izango dituzte hizpide batzarrean, eta proiektuen aukeraketa ere egingo dute. 19:00etan izango da bilkura udaletxeko areto nagusian. 

Zestoako Udalak jaso ditu dagoeneko 2023rako aurrekontuak osatzeko proiektuen proposamenak, eta hain zuzen ere, proiektu horien aukeraketa prozesurako irizpideak-eta zehazteko eta hurrengo fasera igaroko diren proiektuak zehazteko bilera egingo du erakundeak ostegunean. 19:00etan izango da bilkura udaletxeko areto nagusian.

Aurten, zehazki, 75.000 euro bideratuko ditu udalak parte hartze prozesura; hau da, herritarrek erabakiko dute udal aurrekontuko 75.000 euro zertara bideratu. Hirugarren eta azken bilkura abenduaren 15ean egingo dute, eta bozketaren emaitzak eta onartutako proiektuak izango dituzte hizpide orduan. Abenduaren bukaerarako 2023ko aurrekontu orokorrak onartzea aurreikusten du udalak.