Sofa eta Muzak taldeen kontzertuak izango dira ostiralean Gaztetxean

Julene Frantzesena 2022ko aza. 29a, 14:41
Sofa taldea.

22:00etan hasita, Muzak eta Sofa taldeak izango dira agertokian. Rock doinuak eramango dituzte bi taldeek Gaztetxera.

Zestoako gazte asanbladak kontzertuak antolatu ditu ostiralerako. 22:00etan hasita, Muzak eta Sofa taldeak izango dira agertokian. Muzak taldeko Ruben Irigoienek, Aitor Sagarmendik eta Joanes Iñurrietak rock doinuak eramango ditu Gaztetxera, baita Sofa taldeko Kepa Izetak, Eloy Galanek eta Jon Beñat Martinezek.