Atzeratu egin dituzte gaur Zestoako Gaztetxean egitekoak ziren intsentsu ikastaroa eta kontzertuak

Maialen Etxaniz 2022ko abe. 2a, 12:51

17:00etan ziren egitekoak intsentsu ikastaroa. Sofa eta Muzak musika taldeek kontzertu bana eskaini behar zuten, baina horiek ere atzeratu egin dituzte. 

Zestoako Gazte Asanbladak atzeratu egin ditu gaurko antolatuta zituen intsentsu ikastaroa eta kontzertuak. Aiora Urbietak eskaini behar zuen intsentsu ikastaroa 17:00etan hasita, baina arrazoi desberdinak tarteko ikastaroaren data atzeratzea erabaki dute. Kontzertuak ere aurrerago egingo dituztela jakinarazi du Gazte Asanbladak.