Pertsona bat zauritu da goizean Iraetan jazo den istripuan

Erredakzioa 2023ko urt. 16a, 08:51

07:40 inguruan gertatu da ezbeharra kamioi eta auto baten artean. Ertzainak Urola Kostako Hitzari jakinarazi dionaren arabera, Donostiako Ospitalera eraman dute pertsona bat. Dagoeneko normaltasuna da nagusi errepidearen puntu horretan.

Pertsona bat zauritu da gaur, astelehena, Iraeta parean jazo den ezbeharrean. 07:40 zirenean, auto batek eta kamioi batek elkarren aurka egin dute talka GI-2633 errepidearen 13. kilometroan. Ertzaintzak Urola Kostako Hitzari jakinarazi dionaren arabera, istripuaren gunera segituan gerturatu dira Zestoako Udaltzaingoa, suhiltzaileak, Ertzaintza eta Osasun Larrialdietako zerbitzuak, eta zauritutako pertsona Donostiako Ospitalera eraman dute. Une honetan errepidea zabalik da, eta beraz, normaltasunez zirkulatu daiteke. Dena den, Ertzaintzak tentuz gidatzeko gomendioa egin du.