Bertso afaria antolatu dute hilaren 27rako Zestoako jubilatuen tabernan

Mailo Oiarzabal 2023ko urt. 19a, 10:01

Aitor Salegi eta Danel Olano ariko dira bertsotan, eta Ane eta Maialen Larrañaga trikitilariek jarriko dute musika. Txotxeko sagardoa ere egongo da. Afaltzera joan nahi dutenek eman dezakete izena dagoeneko.

Gurutze jubilatuen tabernak bertso afaria antolatu du bihar zortzirako, urtarrilaren 27rako. Aitor Salegi eta Danel Olano ariko dira bertsotan, eta musika ere ez da faltako, Ane eta Maialen Larrañaga trikitilarien eskutik. Txotxeko sagardoa dastatzeko aukera izango da afarian.

Bertso afarian parte hartu nahi duten herritarrek dagoeneko eman dezakete izena, jubilatuen tabernan bertan edo 609-39 04 90 telefono zenbakira deituta. Afarirako txartelak 25 eurotan jarri dituzte.