Bingen Zupiriak hitzaldia eskainiko du etzi Zestoako Alondero aretoan

Bingen Zupiria. (Irekia)

Zestoako EAJk antolatuta, 19:00etan hasiko da Alonderon Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailburuaren hitzaldia.

Zestoako EAJk antolatuta, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak hitzaldia eskainiko du etzi, asteazkena, Zestoako Alonderon. 19:00etan hasiko da Zupiriaren solasaldia, eta hark Euskadi mundu berriaren aurrean kokatuko du politikoki, izen bera jarri dioten hitzaldian.