Zestoako Santa Ageda bezperako bertso afarirako txartelak, salgai

Andoni Elduaien 2023ko urt. 23a, 16:18

Zestoako Laiak dendan eta Portalen eskuratu daitezke bertso afarirako txartelak, 35 eurotan. Jone Uria eta Jon Maia arituko dira bertsotan Gure Txokoa elkartean.

Otsailaren 4an, larunbatez, egingo dute Santa Ageda bezperako bertso afaria Zestoako Gure Txokoa elkartean; afalostean, Jone Uria eta Jon Maia bertsolariak arituko dira bertsotan mahai bueltan. Hain justu, dagoeneko salgai daude bertso afarirako txartelak Laiak dendan eta Portalen, 35 eurotan.

Era berean, Zestoan urtero Santa Eskean ateratzen den taldeak adierazi du osatu dutela dagoeneko taldea. Hori horrela, izen-emate epea itxitzat eman dute taldeko kideek.