Lehen Hezkuntzako 1. mailatik gorako haurrei zuzendutako ipuin kontaketa saioa eskainiko dute bihar Zestoako Udal Liburutegian, 17:30ean.
Kontaidazu ipuin bat programazioaren barruko saioa izango da. Egitasmo horretan, herriko lagunek hartzen dute, txandaka, ipuin kontaketak gidatzeko ardura, eta bihar Maider Ibarguren izango da saioa emango duena.