Hilaren 31rako barreterapia saioa antolatu dute Zestoan

Aitziber Arzallus 2023ko urt. 24a, 12:23

Saioa Alonderon izango da, arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta bi orduko iraupena izango du. Parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena 635 75 39 85 telefono zenbakira deituta.

Portale kultur elkarteak barreterapia saioa antolatu du hilaren 31rako. Manex Beristain berreterapeutak gidatuko du saioa. "Norberaren errespetu eta askatasunetik, gozamen eta sormenarekin bat egingo dugu. Horretarako, jolasa erdigunean jarri eta barrea umore tresna gisa erabiliz, gure barruko alaitasuna eta samurtasuna aktibatuko ditugu" azaldu du Beristainek. Saioa Alonderon izango da, arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta bi orduko iraupena izango du. Parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena 635 75 39 85 telefono zenbakira deituta.