Atzeratu egin dute euskarari buruz gaur ematekoak ziren hitzaldia

Aitziber Arzallus 2023ko mar. 1a, 10:01

Euskararen kolapsoa ala kolapsoaren euskara? hitzaldia martxoaren 22ra atzeratu dutela jakinarazi du Portale kultur elkarteak. Sukar Horia elkarteko kideek gidatuko dute saioa eta Portalen izango da, 19:00etan hasita.

Gaur arratsaldean Sukar Horia elkarteko kideak Euskararen kolapsoa ala kolapsoaren euskara? hitzaldia ematekoak ziren Zestoan, baina antolatzaileek jakinarazi dute saioa atzeratu beharra izan dutela, eta data berria ere jarri dute dagoeneko: martxoaren 22a. Portalen izango da hitzaldia, 19:00etan hasita.