Zestoako Zubimusu kalea asfaltatuko dute martxoaren 14tik 17ra artean

Nerea Uranga 2023ko mar. 10a, 15:13
Zestoako Zubimusu kalea, artxiboko irudia. (Argazkia: Nerea Uranga)

Lanak egin ahal izateko, kaleak libre beharko dute, eta ezin izango da Zubimusu kalean epe horretan autorik aparkatu, 07:30etik 19:00etara bitartean.

Zestoako Udalak datorren asteartean, martxoaren 14an, Zubimusu kaleko errepidea eta aparkalekuak asfaltatzeko lanak hasiko ditu.

Obra horiek tarteko, udalak herritarrei jakinarazi die ezingo dela autorik aparkatu Zubimusu kalean martxoaren 14tik 17ra, asteartetik ostiralera, 07:30etik 19:00etara bitartean. Behin 19:00etatik 07:30ak artean, ordea, libre izango da kale horretan autoa aparkatzea.

Trafikoari dagokionez, autoek Zubimusu kaleko bi norabideetan ibili ahal izango dute lanak egin bitartean, baina txandaka zabalduko dute pasoa.


Zubimusu kalean Zestoako Udalak asfaltatuko duen gunea, gorriz. (Argazkia: Zestoako Udala)