Pasta artisau eran egiten ikasiko dute Zestoako Gaztetxean

(Argazkia: Pixabay)

Hilaren 22an egingo dute ikastaroa, Elizondo eraikinean (Zentroa), 18:00etan hasita. Parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena.

Badira aste batzuk Zestoako Gazte Asanbladak Elizondo eraikina edo Zentroa hartu zuela, eta gaztetxe berrian jarduerak antolatzen hasi dira dagoeneko. Esaterako, martxoaren 22an pasta artisau eran egiteko ikastaroa egingo dute. Hasiera batean ikastaroa bi saiotan egingo zutela iragarri zuten, gaur eta 22an hain zuzen, baina azkenean, dena egun bakarrean egitea erabaki dute: martxoaren 22an, 18:00etan hasita.

Ikastaroan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute Zestoako Gaztetxeko sare sozialen bidez edo gazte asanbladako kideren bati jakinarazita. Lehen saioa gaur egingo ez dutenez, oraindik izena emateko aukera zabalik dela jakinarazi dute.