GRI Castingseko Enpresa Batzordeak protesta deitu du bihar eguerdirako

GRI Castings lantegiaren ataria.

Zumaiako bidesariaren ondoko biribilgunean egingo dute protesta, 13:30etik 14:30era, eta herritarrei parte hartzeko deia egin diete. GRI Castings enpresak Zestoako lantegia itxi eta 61 behargin kaleratu nahi ditu.

GRI Castings enpresak Zestoako lantegia itxi eta 61 langile kaleratuko dituela eta, Enpresa Batzordeak mobilizazioa deitu du biharko, ostirala. Hain zuzen ere, Zumaiako bidesariaren ondoko biribilgunean egingo dute protesta, 13:30etik 14:30era, eta herritarrei parte hartzeko deia egin diete.

Enpresa Batzordeak adierazi duenez, joan zen astean egin zuten enplegua erregulatzeari buruzko lehen bilera, Zumaian; kontsulta aldiko negoziazio batzordea osatu zuten bilkura hartan. Hurrengo negoziazio bilera datorren asteartean, martxoaren 21ean egingo dutela adierazi dute langileen ordezkariek. Gainera, Enpresa Batzordeak administrazio publikoak interpelatu nahi ditu, "gaian esku har dezaten eta GRI Castingsen industria politikaren alde borrokatu dezaten".