Futbito Txapelketa antolatzeko batzar irekia deitu dute astelehenerako

Aitziber Arzallus 2023ko mar. 17a, 11:21

18:30etan bilduko dira gaztetxe berrian, alegia, Elizondo eraikinean. Txapelketan parte hartu nahi duten taldeetako ordezkariek bilerara azaldu beharko dute.

Urte batzuetako etenaren ostean, aurten Futbito Txapelketa antolatzea erabaki du Zestoako Gazte Asanbladak, eta horren inguruan hitz egiteko batzar irekia deitu du astelehen arratsalderako. 18:30etan bilduko dira gaztetxe berrian, alegia, Elizondo eraikinean. Ordurako gutxienez bost kidez osatutako taldeak egiteko eskatu dute antolatzaileek, eta talde bakoitzeko ordezkari bat bilerara azaltzeko.