Zubimusuko ibai aldeko pasealekua, berrituta

Mailo Oiarzabal 2023ko api. 12a, 11:43
Itxura hau du Zubimusu kaleko ibai aldeko pasealekuak, berritze lanak bukatuta. (Zestoako Udala)

Zestoako Udalak joan den astean bukatu zituen gune hori egokitzeko lanak.

Zubimusu kalean Urola ibaiaren ondoan dagoen pasealekua berritzeko lanak joan den astean bukatu zituen Zestoako Udalak.

Hainbat eta konponketa egin dituzte gunea egokitzeko eta berritzeko. "Hormigoizko zolata berritu da zenbait gunetan, kaleko argiteriarentzat zimendu eta arketa berriak egin dira, eta plastiko birziklatuzko baranda berria jarri da. Iturri zaharra zengoen gunea ere berritu da", azaldu du erakundeak. Guztira, 39.229 euroko inbertsioa bideratu du udalak Zubimusuko ibai aldeko pasealekua berritzeko lanetara.