Herri kirol erakustaldiarekin bukatu dituzte Ibañarrietan santakutzak

Nerea Uranga 2023ko mai. 7a, 19:56

Asteburuan Santa Kutz jaietako ospakizunak izan dituzte Ibañarrietan, bertako festa batzordeak antolatuta. Gaur arratsaldean harri jasotze eta aizkora erakustaldiekin bukatu dituzte aurtengo festak.

Atzo eta gaur ospatu dituzte santakutzak Ibañarrietan, hango festa batzordeak antolatuta. Atzo auzo bazkaria egingo zuten, Ekain sagardotegian.Gaur, igandea, eguerdian meza izan dute Santo Kristo baselizan, eta segidan, zapo jokoan ibili dira auzotarrak. Arratsaldean, Iago magoren erakustaldia izango dute, eta magoaren emanaldia bukatu ondoren, 18:30etik aurrera, herri kirol erakustaldia eskaini dute eskualdeko lau herri kirolarik. Jon Unanue Goenatxo III.a eta Xabier Aranburu Guzta aritu dira harri jasotzen, eta aizkoran, berriz, Julen Alberdi Txikia IV.a eta Eneko Otaño aritu dira. Eguraldia lagun, herri kirol ikuskizunaz gozatzera lagun multzoa bildu da Urtain plazan.