Astelehenean hasiko dira kiroldegiaren ondoko estalpea eraisten

Julene Frantzesena 2023ko mai. 10a, 15:47
Kiroldegiko aterpean sarea jartzen aritu dira egunotan. (Mailo Oiarzabal)

Aterperen egitura kenduko dute astelehenetik ostiralera bitartean, eta ondorioz, Uztapide parkea itxita izango da egun horietan.

Kiroldegiaren ondoko aterpea eraisteko lanak astelehenean hasiko dituzte, eta horren ondorioz, Uztapide parkea itxita izango da astelehenetik zapatura bitartean. Hain zuzen ere, aterpearen egitura kenduko dute egun horietan, eta segurtasuna bermatzeko hartu du parkea ixteko erabakia Zestoako Udalak.