Jai giroa nagusi Arroabeko sanisidroetan

Ane Olaizola 2023ko mai. 14a, 08:25

Atzo arratsaldeaz geroztik, festak ari dira ospatzen auzoan, eta besteak beste, mus txapelketa, txokolatada eta herri afaria egin dituzte, eguraldi makurrari aurre eginez. 

Arroabean sanisidroetan murgilduta dira atzo arratsaldeaz geroztik, eta eguraldi makurrari aurre eginez, auzotarra giro onean ari dira ospatzen festak. Atzo arratsaldean, mus txapelketa jokatu zuten hainbat bikotek Ederki elkartean, eta segidan, umeentzako ekintzak izan ziren. Besteak beste, buruhandiekin jolasean aritu ziren horiek, eta sabela betetzeko, txokolatada izan zuten Ederkira bertaratu direnek. 

Era berean, arratsaldean zehar triki-poteoa egin zuten auzoko hainbat txokotan, eta eguna borobiltzeko, herri afarian elkartu ziren dozenaka lagun. 

Gaur ere izango da zer eginik festen barruan. Izan ere, 10:00etatik 13:00etara artean Udaberriko Hirugarren Argazki Rallya izango da Arroabean. 

(Argazkiak: Ane Olaizola eta Arroabeko Festa Batzordea)