Haur, gazte eta heldu, Arroabeko Udaberriko Argazki Rallyan

Maialen Etxaniz 2023ko mai. 15a, 14:14
Arroabeko Udaberriko III. Argazki Rallyko parte hartzaileak. (Utzitakoa)

Guztira, 11 lagunek parte hartu zuten argazki rallyan. Epaimahaiak maiatzaren 29an jakinaraziko ditu irabazleen izenak. 

Atzo, igandez, egin zuten Arroabean Ezkaizto auzo elkarteak antolatutako Udaberriko III. Argazki Rallya. Eguraldia gorabeheratsua izan zen arren, giro atseginean egin zuten lehiaketa, 10:00etatik 13:00etara, eta, guztira, 11 lagunek parte hartu zuten argazki rallyan, adin tarte desberdinetakoak. Hain zuzen, 16 urtetik beherako lau gaztetxok eta 16 urtetik gorako zazpi lagunek parte hartu zuten sariketan. Horiek guztiek maiatzaren 21era arte izango dute argazkiak epaimahaikideei bidaltzeko aukera, eta horiek hilaren 29an jakinaraziko dute epaia.