Tomateei buruzko tailerra eskainiko dute astelehenean Iraetako baratzeetan

Julene Frantzesena 2023ko mai. 18a, 09:29
Tomate landare bat.

Furgobaratza zerbitzuak 18:00etatik 20:00etara eskainiko du tailerra. Tomate landareak osasuntsu edukitzeko gakoak ezagutu ahal izango dituzte saiora joaten direnek.

Furgobaratzaren eskutik, tomateei buruzko tailerra izango da astelehenean, 18:00etatik 20:00etara bitartean, Iraetako baratzeetan. Zestoako Udalak antolatuta eta Kimu Batek gidatuta, tomate landareak osasuntsu edukitzeko gakoak ezagutu ahal izango dituzte saiora joaten direnek, hala nola landaketa distantzia, zaintza eta tratamenduak.