Gaztetxea Zentrora aldarrikatuz, elkartasun argazkia atera dute Zestoan

Nerea Uranga 2023ko mai. 19a, 10:10
Elkartasun argazkia atzo. (Zestoako Gazte Asanblada)

Zestoako Gaztetxekoek nabarmendu dute ez dutela onartuko Gaztetxea aurretik zegoena baino aldenduago egotea eragingo duen proposamenik.

Gaztetxea Zentroan nahi dutela berresteko elkartasun argazkia atera zuten atzo arratsaldean Zestoan, Gazte Asanbladak deituta.  Argi esan dute ez dutela onartuko inolaz ere Gaztetxea aurretik zegoena baino aldenduago egotea eragingo duen proposamenik. "Are gutxiago, horretarako etxe kaleratze baten konplize izan behar badugu".