Endoian hasi dira Asentzio jaiak ospatzen

Julene Frantzesena 2023ko mai. 19a, 10:41
Hainbat herritar atzo mahaiaren bueltan.

Meza, auzo afaria eta erromeria egin zituzten atzokoan. Igandera arte izango dira jaiak, eta askotariko ekitaldiak egingo dituzte.

Endoia auzoan atzo hasi ziren Asentzio jaiak ospatzen. Meza, auzo afaria eta erromeria egin zituzten atzokoan, eta dantzarako abagunea ere izan zuten han bildutakoek, Ane eta Maialen trikitilarien doinuei esker.

Igandera arte izango dira festak Endoian, eta besteren artean, auzo poteoa, bertso afaria, bazkaria, dantza emanaldia, erromeria, meza, pintxo dastaketa, emakume harri jasotzaileen erakustaldia eta herri kirol saioa izango dira.

Hona hemen egitaraua:

Gaur, ostirala

19:00. Auzo poteoa.

20:30. Bertso afaria Aitor Sarriegi eta Unai Agirre bertsolariekin.

Ondoren, erromeria Ane eta Maialen trikitilariekin.

Bihar, larunbata

14:00. Bazkaria.

17:00. Itziarko Andutz dantza taldearen emanaldia.

Ondoren, umeen jolasak eta goxokiak.

23:00. Erromeria Ansorregi eta Larrañaga trikitilariekin.

Goizaldera, karroza.

Maiatzak 21, igandea

11:00. Meza.

Ondoren, pintxo dastaketa.

12:00. Emakume harri jasotzaileen erakustaldia, Manex eta Erkizi trikitilariek alaiturik.

14:00. Auzo bazkaria.

17:30. Herri kirol jaialdia. Txapartegi, Larretxea eta Burni eta bere lagunak izango dira plazan. Manex eta Erkizi trikitilariek alaituko dute giroa.