Ekainaren 17an izango da Zestoako Ibilaldi Neurtua

Julene Frantzesena 2023ko mai. 23a, 09:07
Iazko ibilaldiko irudi bat.

Parte hartzaileek bi ibilbide izango dituzte aukeran: luzea, 29 kilometrokoa, eta motza, 19 kilometrokoa. Bietan ala bietan parte hartzeko aurrez izena eman behar da, herrikrosa.eus webgunean.

Zestoako Ibilaldi Neurtuaren XXI. aldia prestatu du Agiro mendi klubak ekainaren 17rako, zapatua. Parte hartzaileek bi ibilbide izango dituzte aukeran: luzea, 29 kilometrokoa, eta motza, 19 kilometrokoa. Bietan ala bietan parte hartzeko aurrez izena eman behar da, herrikrosa.eus webgunean. Ekainaren 14a izango da horretarako azken eguna.

Ibilbide luzeko parte hartzaileak 07:00etan aterako dira, eta aldiz, motzekoak, 08:00etan. Ibilbidea Zestoan hasi eta bukatuko dute, eta tartean beste hainbat gailur eta bazter igaroko dituzte. Txangoan parte hartzeko hamabost euro ordaindu beharko du herritar bakoitzak, eta trukean kamiseta bana jasoko dute horiek.