Amabirjinak antolatzen hasteko bilera egingo dute Zestoan

Ane Olaizola 2023ko eka. 1a, 09:20

Datorren asteartean, hilaren 6an, egingo dute aurreneko bilera, eta herritarrak hara agertzearen garrantzia azpimarratu du udalak, han proposatutako ekintzek "erabateko lehentasuna" izango dutelako.

Irailean ospatzen dituzten amabirjinak antolatzen hasteko aurreneko bilera deitu du Zestoako Udalak datorren astearterako, hilaren 6rako. 19:30ean elkartuko dira Alonderoko udal aretoan, eta honako gai hauek jorratuko dituzte: Adinekoen eguna antolatu, festetako egunak errepasatu, jaietako ekitaldi "nabarmenak" — zekorketak, pilota partidak, paella txapelketa eta bazkaria, umeen bazkaria— noiz egingo dituzten pentsatu, txupinazoa nork botako duen aztertu...

Horrez gain, Zestoako udako kultur eta aisialdi eskaintzaz eta uda amaierako kontzertuez ere hitz egingo dute bileran. 

Zestoako Udalak bilerara joatearen garrantzia azpimarratu du. Izan ere, haren arabera, "erabateko lehentasuna" izango dute bileretan proposatzen diren ekitaldiek, "beste guztien gainetik".