Irikaitzeko aztarnategira ibilbide gidatua egingo dute bihar Zestoa Osasuntsuren barruan

Maialen Etxaniz 2023ko ira. 27a, 11:41
Zestoa Osasuntsu programako artxibo irudia. (Zestoako Udala)

Zestoa Osasuntsu ekimenaren barruko lehen ibilaldia egingo dute bihar. 10:00etan elkartuko dira kiroldegiaren ondoko haur parkean. 

Bihar, osteguna, Zestoa Osasuntsu ekimeneko lehenego irteera egingo dute, eta saioei ekiteko Irikaitzeko aztarnategia ezagutuko dute. Horretarako, ibilaldi gidatua egingo dute, eta Zaragozako Unibertsitateko kideek bertan egiten ari diren lanen inguruko azalpenak emango dituzte.

10:00etan jarri dute elkartzeko hitzordua kiroldegi aurreko haur parkean, eta handik abiatuko dira Irikaitz aldera. Ibilaldia amaitzean, mokadutxoa egingo dute partehartzaileek.