Barreterapia tailerra eskainiko dute datorren astean Alonderon

Intza Trula 2023ko aza. 1a, 09:00

Zestoa Osasuntsu egitasmoaren barruan antolatu dute barreterapia saioa. Datorren asteartean izango da, hilaren 7an, Alonderon.

Zestoa Osasuntsu egitasmoaren barruan barreterapia tailerrean parte hartzeko aukera izango dute herritarrek, datorren asteartean, hilaren 7an, izango da, 16:30etik 18:30era Alonderon. 

Manex Beristainek gidatuko du saioa eta "dinamika ezberdinen bitartez barrearen onurak sentitzeko aukera paregabea izango" dute bertaratzen direnek. Tailerrean parte hartzeko plazak mugatuak dira eta interesa dutenek kiroldegian eman dezakete izena.