80tik gora lagun elkartu dira aurtengo Arroa Biran

Mailo Oiarzabal 2023ko aza. 13a, 12:04

Bi ibilbide zituzten aukeran, eta San Lorente elkartu ziren guztiak amaieran, hamaiketakoaz gozatzeko eta taldeko argazkia ateratzeko.

Eguraldia tarteko astebetez atzeratu ondoren, atzo egin zuten aurtengo Arroa Bira. Adin guztietako 8tik gora lagun elkartu zituen Arroabeko Ezkaizto auzo elkarteak antolatutako mendi irteerak.

Antolatzaileek aukeran jarritako bi ibilbideak osatu zituzten guztiak San Lorenten elkartu ziren azkenean; han, hamaiketakoarekin indarrak berritu, eta urteroko argazki jendetsua atera zuten, aurtengo Arroa Bira borobiltzeko.