Azaroaren 27tik abenduaren 3ra ospatuko dute Gurutze Jubilatuen Astea

Intza Trula 2023ko aza. 20a, 14:00
Gurutze Jubilatuen Asteko irudia. (Zestoako Udala)

Gurutze Jubilatu eta Pentsiodunen elkarteak antolatu du beste behin jubilatuen astea Zestoan. Azken egunean Gurutze tabernan egingo den bazkarirako izen-ematea zabalik egongo da ostegunera arte.

Gurutze Jubilatu eta Pentsiodunen elkarteak antolatuta azaroaren 27tik abenduaren 3ra ospatuko dute aurten jubilatuen astea. Ohikoa den moduan, herritarrentzako egun horietarako hainbat ekintza antolatu ditu ekarteak; hala nola bingoa, karta jokoak, ibilaldia eta bazkaria.

Astea urtero egin ohi duten bazkariarekin amaituko dute, Gurutze tabernan. Otordura joateko aurrez izena eman beharko da eta horretarako aukera izango dute ostegunera arte, 943-14 70 91 telefonora deituta. 50 euro ordaindu beharko dira eta honakoa da eskainiko den menua: txorizo egosia, porru betea, arrain budina, salda, legatza erromatar erara, azpizuna barazkiekin, tarta, ardoa eta kafea. 

Honakoa da azaroaren 27tik abenduaren 3rako egitaraua:

  • Azaroak 27, astelehena:
    • 16:00. Bingoa, jubilatuen tabernan.
  • Azaroak 28, asteartea:
    • 17:00. Karta jokoa, Gisasola Egoitzan.
  • Azaroak 30, osteguna:
    • 17:00. Karta jokoa, San Juan Egoitzan.
  • Abenduak 1, ostirala:
    • 18:00. Tortila pintxoak eta gaztaina erreak dastatu ahal izango dira, jubilatuen tabernan.
  • Abenduak 2, larunbata:
    • 10:00. Kiroldegitik aterata Bide Osasuntsua.
    • Ondoren, pintxo dastaketa jubilatuen tabernan.
  • Abenduak 3, igandea:
    • 12:30. Urtean zehar hil diren bazkideen aldeko meza. 
    • 14:30. Ohiko elkarte bazkaria, Gurutze jubilatuen tabernan.