Arrakasta izan du Arroabeko zirku tailerrak

Aitziber Arzallus 2023ko aza. 26a, 16:29

Ezkaizto auzo elkarteak antolatu zuen jarduera, eta haur eta gaztetxo ugarik parte hartu zuten saioan.

Ostiral arratsalderako plan berezia zuten Arroabean: zirku tailerra. Ezkaizto auzo elkarteak antolatu zuen jarduera 3 urtetik gorako haurrentzat eta gaztetxoentzat, eta asko izan ziren parte animatu zirenak. Bi orduz, zirkuarekin lotura duten hainbat ariketa egiten aritu ziren auzoko frontoian, eta ostiral arratsalde dibertigarria pasatu zuten bertaratu zirenek.

(Argazkiak: utzitakoak)