Manex Beristainek 'Azken galdera amari' ipuina aurkeztuko du ostiralean Arroabean

Intza Trula 2024ko ots. 19a, 09:00
Manex Beristain. (Hitza)

Eskola sarreran egingo du Manex Beristainek Azken galdera amari liburuaren aurkezpena, 17:30ean hasita.

Manex Beristain azpeitiarrak Azken galdera amari heriotza eta dolua oinarri dituen bere azken lana aurkeztuko du ostiral honetan, hilaren 23an, Arroabean. 17:30ean hasiko da aurkezpena, eskola zaharrean.

Heriotzaren eta doluaren inguruan kontzientzia sortzea eta horiek lantzeko tresnak ematea du helburu ipuinak. Egilearen beraren eta familiaren bizipen pertsonaletik sortutako lana da: "Ekain eta bere amaren arteko maitasun istorio gordina bezain samurra", dela dio egileak. Haurrei nahiz helduei zuzendutako ipuina da; saiora, baina, haurrak heldu batekin joatea komeni da.