Ibilaldi luzea egingo dute etzi Zestoa Osasuntsu programaren barruan

Intza Trula 2024ko ots. 12a, 11:49
Zestoa Osasuntsu programako ibilaldi luzeko irudia. (Zestoako Udala)

Herriko kiroldegitik abiatu eta Olalde, Ekainberri, Agitta, Olazabal eta Sastarrain zeharkatuko dituzte asteazkenean Zestoa Osasuntsu programako ibilaldian. Kiroldegi aurretik aterako dira, 08:50ean.

Ibilaldi luzea antolatu dute asteazkenerako Zestoa Osasuntsu programaren barruan. Herriko kiroldegian jarri dute hitzordua, 08:50ean, eta hortik abiatuta Olaldetik, Ekainberritik, Agittatik, Olazabaldik eta Sastarraindik barrena egingo dute buelta. 

Ibilaldian parte hartzen dutenek hamaiketakoa egingo dute amaieran.