Haurrentzako ipuin kontaketa saioa izango da arratsaldean liburutegian

Intza Trula 2024ko ots. 19a, 09:47
Zestoako Udal Liburutegia. (Zestoako Udala)

Kontaidazu ipuin bat egitasmoko saioa izango da gaur, 17:30ean, Zestoako liburutegian. Haur Hezkuntzako umeei bideratutakoa izango da.

Kontaidazu ipuin bat egitasmoaren barruan ipuin kontaketa saioa egingo dute gaur, 17:30ean, Zestoako liburutegian. Haur Hezkuntzako haurrei zuzendutako saioa izango da, eta Maider Arregi izango da ipuin kontalaria.