Aurrekontu parte hartzaileetako bilera atzeratu du Zestoako Udalak

Iraia Oteiza 2024ko api. 2a, 11:47

Apirilaren 9rako deitutako bilera bertan behera geratu da; horren ordez, apirilaren 16an egingo dute, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian.

Aurrekontu parte hartzaileetako bilera atzeratzea erabaki du Zestoako Udalak. Hori horrela, apirilaren 9ko bilera bertan behera utzi dute, eta horren ordez, apirilaren 16an elkartuko dira 19:00etan, Zestoako udaletxeko areto nagusian. Bilera hori bozketa faserako proiektuen berri emateko baliatuko dute, eta herritar orok izango du bertaratzeko aukera.