San Telmo ermita eta Algorri arteko eremuaren karga ahalmenaren inguruko kale inkesta egingo dute

Juan Luis Romatet 2022ko aza. 22a, 08:36
San Telmo ermita. (Hitza)

Algorri inguruko labarren karga ahalmena neurtzeko azterketa egiten ari da Zumaiako Udala. Horri lotuta, eta azterketa osatzeko asmoarekin, kale inketak egiten ari dira herrian.

San Telmo ermita eta Algorri arteko guneak jasan dezakeen karga ahalmena neurtzeko azterketa egiten ari da egunotan Zumaiako Udala. Hala, azterketa osatzeko asmoarekin, herritarren iritzia jaso zuten atzo, eta gauza bera egingo dute gaur, asteartea.

Beraz, kale inkestatzaileak ariko dira Zumaiako kaleetan herritarren iritzia jasotzen. Udalak jakitera eman duenez, atari inguruetan egingo dituzte kale inkesta horiek, etxeetara sartu gabe eta etxeetara deitu gabe.