Zumaian Bai atari digitalaren sare sozialetan zozketak egingo dituzte Gabonen bueltan

Maria Maya Manterola 2022ko abe. 1a, 17:00
Gaurtik parte hartu daiteke zozketetan.

Erakusleiho digitala ezagutarazi eta hauspotzeko jarri dituzte martxan zozketak, eta erabiltzaileek gaurtik parte hartu ahal izango dute Instagramen nahiz Facebooken.

Zumaiako negozioen eskaintza biltzen duen Zumaian Bai erakusleiho digitalaren sare sozialetako profilak ezagutarazi eta hauspotzeko, herriko establezimenduetan erabiltzeko erosketa bonoak eta Geoparkera bisita gidatuak zozkatuko dituzte. Parte hartzeko, sare sozial horietan zenbait pauso bete beharko dituzte herritarrek gaur hasi eta abenduaren 24ra artean edo abenduaren 26tik urtarrilaren 4a bitarte.

Herriko merkatari, ostalari eta zerbitzuen bilgune zumaianbai.eus atari digitala joan den ekainean sortu zuen udalak. Establezimenduak aurkeztu, dituzten zerbitzuen berri eman eta online erosteko aukera ematen duten saltokiak aurkitu daitezke bertan, baita sektorearekin lotutako albisteak ere.

Bi zozketa, bi txandatan

Udalak iragarri du bi zozketa egingo dituztela Gabonetan zehar, bi txandatan. Bakoitzean 75 euroko balioa duten bi erosketa bono eta Geoparkerako bi lagunentzako bina bisita txartel. Lehenbiziko zozketa Olentzerok eta Maridomingik egingo dute; Errege Magoek bigarrena.   

Epealdi horietako batean ala bitan – abenduaren 24ra artean edo abenduaren 26tik urtarrilaren 4a bitarte–, Instagramen edo Facebook sare sozialetan hainbat pauso egin beharko dituzte erabiltzaileek zozketan parte hartzeko:

  • @ZumaianBai.eus profila jarraitu.
  • Zozketako postari "atsegin dut" eman.
  • Erabiltzaile bat aipatuz iruzkin bat idatzi.
  • Argitalpena story-etan elkarbanatzeak parte-hartze bikoitza suposatuko du.
  • Irakurri hemen zozketaren oinarriak.