Bilboko Arriagan dantzatu dute Astinduko kideek

Juan Luis Romatet 2022ko abe. 12a, 08:55
Astinduko kideak Arriaga antzokiko agertokian. (Astindu dantza elkartea)

Korrontzi Benefic emanaldian aritu zen atzo Astindu dantza elkarteko dantzari talde bat.

Korrontzi musika taldeak kontzertu solidarioa eskaini zuen atzo, igandean, Bilboko Arriaga antzokian. Aita Mari erreskate ontziaren aldeko Korrontzi Benefic emanaldia izan zen atzokoa, eta Agus Barandiaran buru duen taldeak Euskal Herriko hainbat dantza talde gonbidatu zituen taldearekin batera oholtzara igotzeko. 

Horien artean izan ziren Astindu dantza taldeko kideak. Emanaldia hasi eta gutxira atera ziren agertokira, eta Korrontziren musikaz lagunduta Meñakoz izeneko musika pieza dantzatu zuten.