2023/01/12 19:00etan

Zinema

Suro

Suro
Aita Mari aretoa, Zumaia

Zuzendaria: Mikel Gurrea. Aktoreak: Vicky Luengo, Pol López, Ilyass El Ouahdani. Generoa: drama. Urtea: 2022. Herrialdea: Euskal Herria.

Helenak eta Ivanek bizitza berri bat eraiki nahi dute artelatz-basoetan, baina, lurrean bizitzeko moduari buruzko ikuspuntu ezberdinak dituztenez, bikotearen etorkizuna kolokan jarriko da.