Ignacio Lopetegiren gorpuzkiak emango dizkiote larunbatean familiari, Bilbon egingo den ekitaldian

Juan Luis Romatet 2023ko ots. 8a, 17:00

Identifikatutako sei gudari eta milizianoren gorpuzkiak beren familiei entregatuko dizkiete datorren larunbatean, hilaren 11n, Bilbon, Gogora Institutuaren egoitzan. Identifikatutako gudari horien artean da Ignacio Lopetegi oikiarra. 

Gogora Institutuak ekitaldi bat deitu du larunbaterako identifikatu dituzten sei gudariren eta miliziano baten gorpuzkiak haien familiei emateko. Inazio Lopetegi Oliden oikiarra da identifikatutako gudarietako bat. 

Institutuak azaldu duen bezala, 2022ko martxoan hobi komun bat aurkitu zuten 43 pertsonaren gorpuzkiekin. Hobiraketa hura ez zegoen erregistroetan jasota, eta aurkikuntza horrek 1936ko gerran desagertutako 43 personaren gorpuzkoak berreskuratzea ekarri zuen. Bost gudariren eta milizianoren identifikazio txapak berreskuratu zituzten gunean bertan. Haiei esker jarri ziren hobiratutakoen familiekin. Behin probak egin ondoren, genetikoki egiaztatu ahal izan dute Ignacio Lopetegi Oliden Begoñako hilerriko hobi komunean hobiratu zutela.

Larunbateko ekitaldian jasoko dituzte Ignacio Lopetegi Olidenen familiartekoek haren gorpuzkinak. 

San Andres batailoiko gudaria zen Lopetegi, ELA-STVri atxikia. 1913an jaioa Oikiako Iparragirre baserrian jaioa, zortzi anai-arreben arteko zaharrenetan bigarrena zen. 1937ko ekainetik, gerran desagertutzat zuten Ignacio Lopetegi Oliden.