Hilabetereko dantza tailerra antolatu du Astindu dantza taldeak martxoaren 26erako, igandea. 10:30etik 12:30era Rueda cubana izeneko dantza estiloa ezagutuko dute Aitor Aizpurua irakaslearen eskutik. Tailerra Torreberrin emango da, eta irekia eta doakoa izango da.