Zabor ontziak erre dituzte bart, Amaiako plazan, eta nabarmenak izan dira kalteak

Erredakzioa 2023ko mai. 21a, 10:45
Erabat kiskalita geratu diren Amaiako plazako bost zabor ontziak. (Jabi Gonzalez Toston)

Bost ontzi erabat kiskalita geratu dira eta bi autok kalteak izan dituzte Ertzaintzak hedabide honi jakitera eman dionez. Bi ordutik gora iraun du itzaltze lanetarako operazioak.

Sua eman diote bart Amaiako plazan dauden zabor ontziei eta organikoa, errefusa, papera, beira, eta plastikoa botatzeko bost edukiontzi erabat suntsituta geratu dira. Horrez gain, olio zikina botatzeko edukiontziak ere izan ditu kalteak, baita inguruan aparkatuta zeuden bi autok ere Ertzaintzak hedabide honi jakinarazi dionez. Jabeek salaketak jarriko dituzte.

Zehaztu dutenez, 02:34ean eman du abisua bizilagun batek eta Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira tokira. Itzaltze lanen operazioa 04:50ean eman dute amaitutzat.

Amaiako plazan bart gauean izan den sutea.