Artistak izan dira protagonista gaur goizean

Julene Frantzesena 2023ko mai. 21a, 13:46

Kaleko Pintura Lehiaketa martxan izan da goizetik, eta hainbat izan dira egitasmoan parte hartu duten margolari helduak nahiz gaztetxoak. 18:00etan hasita egingo dute sari banaketa ekitaldia, Oxford aretoan.

Hainbat artista aritu dira gaur goizean herriko txoko desberdinetako irudiak orri zurietara eramaten. Izan ere, Kaleko Pintura Lehiaketa martxan izan da goizetik, eta hainbat izan dira egitasmoan parte hartu duten margolari helduak nahiz gaztetxoak. Eguraldiak errespetatu du, gainera, goizea, eta itsasora ikusmiran aritu dira horietako asko lanak gauzatzen.

Lanak eguerdian aurkeztu dituzte parte hartzailek, eta 18:00etan egingo dute sari banaketa ekitaldia, Oxford aretoan. Orduan jakinaraziko dituzte aurtengo edizioaren irabazleen izenak. Gainera, sariak maila edo adina kontutan hartuta banatuko dituzte. Aurkeztutako lan guztiekin erakusketa osatuko dute. Asteartean zabalduko dute, eta hilaren 28ra arte egongo da irekita, Oxforden.

(Argazkiak: Maria Maya)