Alex Uranga nagusitu da Sopelako Open Body Board proban

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko aza. 27a, 12:00
Mikel Atxega bigarren sailkatu da Sopelako Open Body Board proban. (@euskalsurf)

Igandean jokatu zen Sopelan Euskalsurf Body Board Zirkuituko proba puntuagarria, eta lehen lau sailkatuen artean zumaiarrak izan ziren nagusi.

Euskal Herriko Surf Federazioak antolatuta,  Euskalsurf Body Board Zirkuituko proba puntuagarria jokatu zen igandean Sopelako Arrietara hondartzan. Euskal Herriko bodyboardlariek parte hartu zuten hitzorduan, eta Alex Uranga zumaiarra nagusitu zen Open kategorian; bigarrena izan zen Mikel Atxega oriotarra eta hirugarren eta laugarren sailkatu ziren, hurrenez hurren, Mikel Egiguren eta Alex Odriolaza zumaiarrak.

Euskalsurf Body Board Zirkuituko azken proba puntuagarria abenduan jokatuko da Mundakan edo Bakion.