Gozatua hartzen ari dira umeak eta gaztetxoak Orioko Gabonetako haur parkean

Onintza Lete Arrieta 2024ko urt. 4a, 13:33

Atzerapenarekin zabaldu dute haur parkea, baina herriko umeak irribarretsu ibili dira puzgarrietan jolastu eta jolastu. Arratsaldean ere erabilgarri egongo da parkea, 16:00etatik 19:00etara.

Gabonetako haur parkea zabaldu dute gaur Orion. Ohi bezala, Karela kiroldegiko kantxan jarri dituzte puzgarriak, laupabost guztira; haur txikienei nahiz gaztetxoagoei zuzendutako puzgarriak aukeratu ditu udalak. 

10:00etan ziren parkea zabaltzekoak, baina 11:00 ondo pasata sartu dira herritarrak. Atzerapenak atzerapen, umeak irribarretsu ibili dira jolastu eta jolastu, eta arratsaldean jarraitzeko aukera izango dute, 16:00etatik 19:00etara ere irekita egongo baita haur parkea.