10 proposamen Gabon hauetarako

Erredakzioa 2023ko abe. 15a, 07:22

Urtea amaitzeko korrika ateratzen dira eskualdean milaka lagun, herriz herri egiten dituzten San Silbestre lasterketetan.

Urteko azken egun hauetan bada zer egina eskualdeko herrietan. Hemen proposamen batzuk.

1.- Abenduaren 21ean, osteguna, Santo Tomas eguna Azpeitian. Festa izango da egun osoan zehar: txorizoa eta taloa dastatzeko aukera, pilota partidak, bertsolariak, musika eta parranda.

2.- Abenduaren 22an, ostirala, 15. Kopla Txapelketa, Zarauzko Hiru Putzu gaztetxean. 22:00etan hasiko da. Bertsolariak: Oier Aizpurua, Oihana Arana, Aner Peritz, Aitor Bizkarra, Joanes Illarregi, Jexux Mari Irazu, Alaia Martin, Ekhiñe Zapiain, Irati Alcantarilla eta Etxahun Lekue. Sarrerak abenduren 15ean, 19:00etatik aurrera, egongo dira salgai Musika Plazan.

2.- Abenduaren 24an eta 31n, karten jokoa, Azkoitiko tabernetan. Arratsaldeko poteo garaian izango da. Tabernariek kartak salduko dizkiete bezeroei, eta ondoren sariak banatuko dituzte.

3.- Abenduaren 24an eta 31n, XVIII. Mus Txapelketa Azkarra, Azpeitiko Mendizaliek tabernan. 15:30ean hasiko dira lehiak, eta egunean bertan eman beharko da txapelketarako izena. Bikote bakoitzak 30 euro ordaindu beharko du 24ean, eta 40 euro 31ko lehiaketan.

4.- Abenduaren 26an, asteartean, Soroperi Eguna Zestoan. Eguerdi partean baserritarren eta artisauen azoka egingo dute, baita barazki, ezti eta gazta lehiaketak ere. Egun guztiko festa izango da.

6.- Abenduaren 28an, ostegunean, Gabonetako xake txapelketa, Zumaiako Alondegian, 17:00etan.

7.- Abenduaren 31n, igandean, Aiako VII. Slaloma, Aiako Ubegun industriagunean. 09:00etan egingo dituzte egiaztatze teknikoak eta administratiboak, eta 10:00etan hasiko da proba.

8.- Abenduaren 31n, igandean, San Silbestre lasterketak herriz herri.

9.- Urtarrilaren 3an, asteazkena, Gabonetako parkea Getarian, 11:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara.

10.- Urtarrilaren 7ra bitartean, Gabonetako Jaiotza, Zarauzko Narros jauregian. Schola Cantorum abesbatza arduratzen da jaiotza jartzeaz eta zaintzeaz, eta egunero izango da bisitatzeko aukera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Ekitaldi nagusia abenduaren 24an egingo dute, igandearekin, 18:30ean.