Euripean, baina ilusioz gainezka

Aitziber Arzallus 2024ko urt. 5a, 20:55

Errege Magoak Getariako udaletxean. (Jabi Gonzalez Toston)

Trenez, zaldiz, itsasontziz zein oinez, Urola Kostako txoko gehienetara dagoeneko iritsi dira Errege Magoak. Eguraldi makurrak desfileak eta ekitaldiak dezente baldintzatu ditu, baina haurren ilusiorik ez du itzaldu.

Euria goian behean eginagatik, Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek urteroko bisita egin dute Urola Kostara. Trenez, zaldiz, itsasontziz zein oinez, ahal zuten moduan iritsi dira toki bakoitzera, eta ohi baino ibilbide motzagoak eta eguraldiak baldintzatutako geldialdiak egin dituzten arren, herri guztietan hartu dute beta zain zituzten dozenaka eta dozenaka haurrekin minutu batzuk egoteko eta haiei hitz batzuk esateko. Hona hemen herriz herri egin dituzten kabalkadak.