Musikaren Astea ospatuko du Ertxiña musika eskolak datorren astelehenetik ostegunera

Intza Trula 2024ko api. 19a, 12:00
Ertxiña musika eskolako kideen emanaldi bateko irudia. (Utzitakoa)

Zestoako Kultur Etxeko aretoan eskainiko dituzte emanaldiak, egunero, 17:30ean. 

Musikaren Astea ospatuko dute datorren astelehenetik ostegunera bitartean Ertxiña musika eskolako kideek. Hori horrela, astelehenetik ostegunera emanaldiak eskainiko dituzte, 17:30ean, Kultur Etxean.

Horrez aparte, datorren ikasturtean musika tresna bat hautatu behar dutenek emanaldi horietan izango dute instrumentuak gertuagotik ezagutzeko aukera.