Gaur zabaldu dute Ertxina musika eskolako matrikulazio epea

Intza Trula 2024ko api. 16a, 11:30
Ertxina musika eskolako kideak Santa Zezilia eguneko kalejiran. (Zestoako Udala)

Bost urtetik gorako haurrentzako zein helduentzako ikastaroak eskainiko dituzte datorren ikasturtean. Apirilaren 30a da izena emateko azken eguna.

Ertxina musika eskolak zabaldu du 2024-2025 ikasturterako matrikulazio epea, eta eskainiko dituzten ikastaroetan izena eman nahi dutenek apirilaren 30era bitarte dute horretarako aukera. Bost urtetik aurrerako umeek musika tailerrean eman ahal izango dute izena; zazpi urtetik aurrerakoek, berriz, musika hizkuntza saioak eta askotariko instrumentuak jotzen ikasteko aukera izango dute. Horretaz gainera, helduentzako eskaintza ere izango da.

Hori horrela, interesa dutenek izen-ematea ertxiamusikaeskola@yahoo.es helbidera idatzita egin dezakete, baita musika eskolan bertan ere. Musika eskola 17:00etatik 19:00etara bitartean egongo da zabalik.